Mario Angel Marrodan poeta jaio zela 80 urte bete dira aurten. Omenaldi gisa, hainbat musikarik olerkariaren hitzak hartu, eta bi kontzertu egingo dituzte Bilbon. Gaur euskarazkoa izango da, 20:00etan, Campos Eliseos antzokian.
Oholtzan, hainbat artista ariko dira Marrodanen poema «inkonformistak, erromantikoak, subertsiboak» musikaren laguntzaz zabaltzen: Amaia Zubiria, Aurora Beltran, Gontzal Mendibil, Tontxu Ipina, Niko Etxart, Javier Bergia, Angel Petisme, Argentina, Xoan Curiel, Josep Tero eta Maria Blanco. Musikari bakoitzak bere erara moldatu ditu kantak: batzuek boleroak sortu dituzte, beste batzuek, pop doinuak eta baladak. Soinu akustikoak, elektrikoak edo perkusioan oinarri- turikoak entzungo dira.
Portugaleten (Bizkaia) jaio zen Marrodan, 1932. urtean, eta 2005ean hil zen, Bilbon. Obra zabala utzi zuen: ehun olerki liburu inguru, saiakerak, aforismoak eta arte kritikak, eta 500 bat artikulu hainbat aldizkaritan.
Joseba Gotzon abeslariak antolatu du kontzertu omenaldia. Izan ere, hark sortu zuen 2002an Marrodan Poesia Elkartea, olerkariaren lana zabaltzeko eta haren izena daraman saria emateko.
KONTZERTUA
Noiz Gaur, 19:00etan (bihar, ordu berean, gaztelaniaz).
Non. Campos Eliseos antzokian, Bilbon.
Marrodan poetaren omenaldia
Olerkiekin eginiko kantuak abestuko dituzte Amaia Zubiriak eta Niko Etxartek, besteak beste
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu