Zientzia

Marterako zazpi minutu izugarriak

InSight ibilgailua marteratuko du NASAk gaur arratsaldean. Elysium Planitia-n (Eliseoko Lautadan) pausatzea espero dute, bi urtez planetaren barne beroa eta martikarak neurtzeko, besteak beste.

InSight ibilgaiuaren marteratzearen irudikapena. NASA LANGLEY
Edu Lartzanguren.
2018ko azaroaren 26a
14:05
Entzun

"Zazpi minutu izugarri" gisa deskribatu dute InSight ibilgailua Marten azalera jaisteko operazioa. Izan ere, dozenaka maniobra egin beharko dituzte zazpi minututan, eta horietako bakoitzean ez dute huts egiteko inongo tarterik, ibilgailua arrakastaz marteratu nahi badute.

Europako Espazio Agentzia (ESA) ezinbesteko laguntza ematen ari da bere kontrol estazioen bidez, bidaiaren eta marteratzeko operazioen jarraipena eginez. Marteratu ondoren ere, ESAren ExoMars orbitagailua erabiliko dute, besteak beste, InSight-ek lortzen dituen datuak Lurrera bidaltzeko.

ESAk ExoMars ibilgailua Marten jarri nahi du 2021rako.

Gaurko operazioa zuzenean emango dute NASAren webgunean, 20:00etatik aurrera: https://www.mars.nasa.gov/insight/timeline/landing/watch-online/

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.