Martijn Winklerrek irabazi du Serieslandeko sari nagusia

Erredakzioa
2021eko urriaren 24a
00:00
Entzun
Bilboko Seriesland nazioarteko jaialdiko sari nagusia Martijn Winkler herbeheretarrak irabazi du. Hura da jaialdiko VII. ekitaldiko showrunner onena — ekoizpen baten gidoilari nagusia eta ekoizle eragilea izaten da showrunner-a—, eta Hitte izeneko suspensezko websailarekin gailendu da. Klima aldaketa eta haren kalteak ditu oinarrian lanak, eta bero bolada bortitz bat jasaten ari diren herritarren bizipenak jasotzen ditu. 2020koa da Winklerren ekoizpena, eta hamabi kapituluko denboraldi bakar batean dago bilduta. Guggenheim museoan egindako galan jaso zuen atzo iluntzean saria.

Sekzio ofizialeko serie onenaren saria Félix, Maude et la fin du monde lanak irabazi du, eta zuzendari onenarena, Nikita Tamarov errusiarrak, Married live scenes lanarengatik. Gizonezko aktore onenaren saria ere errusiar batentzat izan da: Fyodor Lavroventzat (Youtube Policemen). Emakumezko aktore onenaren saria, berriz, Sofia Banzhaf kanadarrak lortu du (The Communist's Daughter).

Euskal Herrian ekoitzitako websailik onenaren saria Andrea Menesesen Casa de Ma seriearentzat izan da. Zikings euskarazkoa,nazioarteko hainbat jaialditan parte hartzeko aukeratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.