Euskarabentura

Mauletik Jutsirako bidea hartu du Euskarabenturak

Mauletik Jutsira (Nafarroa Beherea), 22 kilometroko ibilbidea egingo dute abenturako lehen etapan. Atzo elkartu ziren parte hartzaile eta begiraleak Maulen.

Euskarabenturako parte hartzaileak Maulen ibilbidea hasi aurretik. EUSKARABENTURA
Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko uztailaren 2a
19:04
Entzun

Euskal Herritik eta diasporatik etorritako 110 gaztek osatutako espedizioak lehen etapari ekin dio; Mauletik Jutsirako bidea egingo dute oinez, ia 22 km eta 700 metroko desnibel positiboa izango duen ibilbidea. 08:30ean ekin diote bideari, eta, Andurain gaztelua atzean utzita, Jutsirako bidea hartu dute. Bidean, Muskildiko Popol Bosq eta Onizepeako Françoise Camus izango dituzte bidaia lagun. Bihar, Donibane Garazirako bidea hartuko du espedizioak, eta etzi, uztailak 4, Orreagarako bidea hartuko dute Pirinioak gurutzatuz.

Atzo goizean elkartu ziren espedizioko parte hartzaile eta begiraleak Maulen. Hamar laguneko taldeetan banatu ondoren, bazkaria izan zuten, eta arratsaldean ezagutza jolasak eta kamiseten banaketa egin zituzten. Mauleko plazan elkartu ziren iluntzean, eta herria bisitatzeko aukera izan zuten. Getxorako bidean 783 kilometro dituzte aurretik gazteek.

Gogotsu ikusi zituen parte hartzaileak Olatz Silva BERRIAko kazetariak. Espedizio guztian egunero bertan gertatutakoaren berri emango du BERRIArako idatziko duen blogean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.