MENDIA. Espedizioak eguraldi leiho onaren esperoan

2010eko maiatzaren 7a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
HIMALAYA. Beheko kanpalekuetan, zain. Halaxe daude azken egunetan Himalayara joandako espedizioak. Eguraldi iragarpenek asmatzen badute, datorren astean aterako da eguzkia. Edurne Pasaban eta Al filo-koak Shisha Pangman gora abiatzeko prest daude. Manaslun, Oskar Porrasek eta Patxi Goñik, eguraldia ez ezik, mendian pilatutako elur geruza handia izan dezakete oztopo. Everesten ere girotzea bukatu dute Pedro Garciak eta Josu Ortubaik, eta beheko kanpalekuan atsedena hartzen ari dira tontorreko saioari ekin aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA