MENDIA. Everest 17. aldiz igo du Phurba Tashi sherpak

2010eko maiatzaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
HIMALAYA. Maiatza hastearekin batera, Everest mendiaren ohiko bidea soka finkoarekin josi dute espedizio komertzialetarako lanean ari diren sherpek. Tartean zen Phurba Tashi ere. Tashik 17. aldiz jo zuen Everesteko tontorra, maiatzaren 5ean. Appa Sherpa da Everest gehienetan igo duena: 19 aldiz. Datozen egun eta asteetan, eguraldiak baimentzen badu, erromes prozesioa izango da Everesteko hegoaldeko horman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.