Georges Ancely argazkilariak (Tolosa, Okzitania, 1847-1919) 1880-1895 bitartean eginiko argazkiak daude Miarritzeko Bellevue plazan. Bilduma hori Ancely familiari eta Tolosako Paul Dupuy museoari dagokie. Ehun bat argazkik osatzen dute, eta XIX. mende amaierako kostaldeko turismoa erakusten dute: hondartzan ibiltzen diren udatiarrak, txapel, oihal eta eguzkitakoekin; hondo oihal gisa, hainbat eraikin eta leku ezagun agertzen dira, hala nola Eugenie Vila jauregia, Napoleon bainuetxea, Ama Birjinaren harkaitza eta arrantzaleen portua. Horrez gain, duela 130 urte hiriak zuen itxura ere ikus daiteke. Beirazko xaflen gainean eginiko argazki horiek irudikapen moduak eraldatu zituzten.
Sylvain Rocak hartu du eszenografiaren ardura, eta eguneroko bizimodua islatzen du: kartelak, jantziak, filmak, eta abar. Patricia Bailerri esker, begirada garaikide bat eman zaie iraganeko pieza horiei; izan ere, molde bereziko argazkiak atera ditu Miarritzeko hondartzetan. Uztailaren 3tik 28ra, mediatekan izango dira ikusgai.
Erakusketa egunero egongo da irekita —astearteetan salbu—, 11:00etatik 20:00etara. Sarrera2-4 euro artekoa da.
ARGAZKI ERAKUSKETA
Noiz. Ekainaren 30etik irailaren 29ra.
Non. Bellevue plazan(Miarritze).
Zer. Itsasbazterreko turismoa.
Miarritze, Ancelyren begietan
Georges Ancelyren argazkiak daude ikusgai; Miarritzeko kostaldeko turismoa irudikatzen dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu