Komunikazioa

Mikel Basabe: «Lehiaketak ez du balioko irrati guztiak araupetzeko»

Blanca Urgellek esan du adjudikazio prozesua egokia dela eta borondate ona izan dutela

urtzi urkizu
Donostia
2012ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Mikel Basabe legebiltzarkideak irrati lizentzien lehiaketaren inguruan galdetu zion atzo Blanca Urgell Kultura sailburuari, Eusko Legebiltzarrean. «Badago irrati komunitarioekiko erantzukizun bat. 30 urtez diala aberastu eta aukera aniztasuna etxe guztietara ekarri dute», azaldu du Basabek. «Eta abian den esleipen prozesuak ez du balioko jardunean diren irrati guztiak erregularizatzeko». Egoera horretan, lege propio bat garatzea eta lege horrek irrati komunitarioei merezi duten lekua ematea proposatu du legebiltzarkide abertzaleak, «eta irrati komunitarioentzat lizentziak egon egongo direla segurtatzea».

Urgellek esan du Eusko Jaurlaritzak hartutako bi erabaki oso garrantzitsuak izan direla: «Batetik, euskarazko irratiei zenbait frekuentzia berentzat bakarrik gordetzea eta, bestetik, printzipioz komertzialentzat bakarrik den lehiaketa batean irabazi asmorik gabeko irratiek aukera izan dezaten onartzea».

Hala Bedi irratian, Basabek aitortu du «konpromiso bat» agertu duela Urgellek. «Baina ez dago ziurtasunik irrati komunitarioek lizentziak lortuko ote dituzten».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.