Zinema

Momotxorroa eta Sorgina, Txileko zientzia fikziozko film batean

Pakmei. El despertar del tigre (Tigrearen esnatzea) filma otsailean estreinatuko dute Txilen. Momorrotxoa da protagonistetako bat, Altsasuko inauterietako pertsonaia, eta euskaraz daude haren elkarrizketa guztiak, gaztelerazko azpitituluekin.

2018ko abenduaren 18a
10:30
Entzun

Momotxorroa eta Sorgina zientzia fikziozko film bateko protagonista bihurtu dituzte Txilen. Eta txistulariak, zonbi. Arte martzialetako akademia batzuekin elkarlanean, Alaricfilms zine ekoiztetxe independenteak egindako lana da Pakmei. El despertar del tigre (Pakmei. Tigrearen esnatzea). Protagonista nagusiaren irakasle edo gidaria da Momotxorroa. Trilogia bateko lehen partea baino ez da, eta nazioarteko ekoiztetxeekin ari dira lanean hiru filmak osatzeko; besteak beste, Txinakoekin, Frantziakoekin eta Alemaniakoekin.

"Autogestioan egindako bost urteko lana da", azaldu dute egileek. 400 aktore baino gehiago aritu dira Patagoniako lurretan egindako grabazioetan, eta otsailean aurkeztu asmo dute film osoa. Oraingoz, trailerra jarri dute ikusgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.