Zapela. Hori da Leitzan (Nafarroa) inauteriek duten bereizgarrietariko bat. Urteetan desagertuta egon, eta 2008an berreskuratu zuten ohitura herritarrek. Alanbrezko oinarria duten txapel erraldoiak dira zapelak. Paper xingola koloretsuz eta lumaz estaltzen dituzte leitzarrek. Aurpegia estali, soineko luzeak jarri eta inauteritan dira. Ohi denez, igandean hasiko dute festa aurten ere, eta asteartera arteiraungo du.
Egun koloretsua izango da igandekoa. Herriko koadrilek gurdiak prestatu eta desfilea egingo dute eguerdi ingurura arte herriko kaleetan, eta, beraz, ez da girorik faltako. Herri bazkaria izango dute gero, eta norberaren indarren arabera iraungo du festak.
Etxez etxe eskean ibiltzeko eguna izango dira astelehen eta asteartekoak. Jendetsuak izaten dira, maiz, eske saio horiek. Astelehen goizean Gorriztaran, Arkiskil, Erreka eta Sakulu baserri auzoetara joaten dira, musikaz lagundurik, eta Erasote auzora, berriz, asteartean. Afaria izaten dute gauean herriko koadrilek, eta orduan ikusiko dira mozorroak azkenekoz.
INAUTERIAK
Non. Leitzan (Nafarroa).
Noiz. Igandetik asteartera.
Mozorroz betetako gurdien kalejira
Leitza Igandean hasiko dira inauteriak Leitzan, eta asteartera arte mozorroak jantzita ibiliko dira herritarrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu