Bilboko Alondegian 3, 2, 1 Forma Eszeniko Berrien Jaialdia egiten ari dira egunotan. Paraturiko instalazio eta erakusketez gain, dantzarien mugimendu askatasuna eta ikusleen parte hartzea sustatu nahi duten bi dantza emanaldi taularatuko dituzte.
Danse Carpe Diem konpainia eta Emmanuel Jouthe dantzariak dire lehenengoaren protagonistak, 18:00etan. Entzun ikusteko izenburupean, dantzari bakar baterako hainbat pieza jarriko ditu lanak oholtzan. Proposamen berezia da: bakarkako lanak ez dira segidan dantzatzen, baizik eta denak batera. Horrez gain, ikusleek ez dute musikarik entzungo, dantzariek entzungailuak eramango baitituzte, bakoitzak bere piezari dagokion musikarekin. Ikusleak ere ez dira geldirik egongo: dantzari batetik bestera mugi daitezke, nahi izanez gero. Dantza ohi bezala, urrutitik, edo gertutik ikusteko aukera ematen die lan honek.
19:00etan, Austriako Mugimenduaren Gaien Ministerioaren aurkezpena performancea taularatuko dute Amanda Piñak eta Daniel Zimmermannek. «Gorputzek espazioan duten mugimendu librearen forma guztiak finantzatu, landu eta defendatzea» da ministerioaren erantzukizuna sortzaileen arabera, eta haren «programa politikoa» lehen aldiz aurkeztuko dute Euskal Herrian.
DANTZA
Noiz. Gaur, 18:00etan.
Non. Bilboko Alondegian.
Mugimendu libreari gorazarre
Gorputzaren adierazpen aske eta parte hartzaileari buruzko bi koreografia Bilboko Alondegian

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu