Musika
EL PESCAO-REN EMANALDIA
David Oterok El Canto del Loco taldeko gitarra jotzaileak bakarkako lanean aritzeko hartu duen goitizena da El Pescao. Entzun nahi duenak Donostiako Fnacen izango du gaur aukera, 19:00etan. Oterok Nada lógico diskoa aurkeztuko du han. Irailaren 7an atera zuen argitara, eta dagoeneko Espainiako bigarren postuan dago salmenta kopuruari dagokionez. El Canto del Locorekin egindako musikarekin antzik ez duen proposamena eskaintzen du Oterok.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu