Nafarroan ETB ezin delako ikusi, protestarako deia
IRUÑEA. Administrazioan Euskaraz taldeak elkarretaratze batera deitu du hilaren 14rako, Nafarroan euskarazko hedabide publikoak ikusteko eskatzeko. Iruñeko udal plazan izango da protesta, 13:00etan. Taldeak azaldu du Nafarroan ETB3 ezin dela ikusi, ETB1 soilik analogikoan, Euskadi Irratia leku batzuetan ezin dela entzun eta Gaztea Iruñerrian oso gaizki hartzen dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu