Euskal Herriko mus federazioak aurkeztu du 2019ko Euskal Herriko mus txapelketa. 11. edizioa da aurtengoa, eta dagoeneko, lurralde guztietan egin dituzte finalak. Aurten, Nafarroan egingo dute berriz: martxoaren 16an, Lizarran. Aurrez, ordea, herri eta herrialde mailako kanporaketak jokatuko dituzte. Abenduan eta urtarrilean herrietakoak, eta otsailaren 23an herrialde mailakoak.
"Gure herriak bizi duen zatiketa administratiboaz gaindi, nazio bakar gisa antolatu eta garatzen dugu gure jarduna, eta aldi berean, nazio kontzientzia indartu", azaldu zuten antolatzaileek asteazkenean, Lizarran. Iaz, 220 herri ingurutan jokatu zituzten kanporaketak, eta 2.200 bikotek hartu zuten parte. 2019ko txapelketan parte hartzeko eta kanporaketak antolatzeko, www.ehmus.eus webgunean jarri dute informazio guztia.