Jaia

Nafarroaren Eguneko besta

2023ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Basaizea elkarteak egun osoko egitaraua prestatu du aurtengo Nafarroaren Egunerako, Baigorrin (Nafarroa Beherea). Nafarroako ibarrekin harremanak sendotzea helburu gisa hartuta, bihar egingo dute besta. Hiru gunetan banatu dute herria: Gaineko plaza, Herriko Etxe aitzina eta Behereko plaza. Goizeko ekitaldiak egingo dira lehenengo gunean —askaria, dantza erakustaldiak eta ikastolako bazkaria—, eta haurren xokoa, bertsolariak eta kontzertuak izango dira beste bi guneetan. Biharamuna Maiatzaren Lehena dela kontuan hartuta, gaueko musika eskaintzari indarra eman diote: Janus Lester, Willis Drummond eta Dupla ariko dira, besteak beste.

Nafarroaren Eguna

Bihar, egun osoan,Baigorrin (Nafarroa Beherea).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.