Abenduaren 14an estreinatu zuten Naiz irratian Etxerako kunda izeneko irratsaioa, eta espetxeetako errealitatea du saio horrek ere hizpide eta ardatz. Asteartero ematen dute (22:00), Patxi Urangaren gidaritzapean. 
Kunda deitzen zaio espetxez espetxe egiten diren transladoei, eta hortik hartu du irratsaioak izena, Urangak berak azaldu duenez. Egin irratian esatari aritutakoa da, eta irratigintzara bueltatu da, expetxean hamabi urte egin ondotik. «Irratsaioak balioko du espetxe barruko bizipenak ezagutzeko ere. Nire harridurarako, espetxetik aterata konturatu naiz jendeak apenas dakiela ezer espetxe barruko kontuei buruz», esan du Urangak.
    
    
        
                    Naiz irratian 'Etxerako kunda' jarri dute abian
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            