Ikus-entzunezkoak

Netflixek bere telesailetan eta filmetan gehien ikusien rankinga argitaratu du

Bridgerton telesailaren aurreneko denboraldiak du lehenbiziko postua. Aurki alda liteke sailkapena, ordea; korearren Squid Game telesailak ken liezaioke zerrendaburutza. Filmei dagokienez, Bird Box da gehien ikusia.

Netflixen egoitza, Beverly Hillsen. CHRISTIAN MONTERROSA, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko irailaren 28a
17:41
Entzun

Netflix plataformak konferentzia bat izan zuen atzo Beverly Hillsen (Amerikako Estatu Batuak), eta ordura arte ezkutuan gordea zuten datu bat atera zuten argitara: Zein dira Netflixen filmetan eta telesailetan gehien ikusiak? Telesail edo film bakoitza kaleratu ondoko lehenbiziko 28 egunak hartu dituzte aintzat kalkulua egiteko, eta erabiltzaileek eduki bakoitza zenbat orduz ikusi duten hartu dute irizpide nagusitzat.

Ted Sarandos Netflixeko zuzendari nagusiak iragarri zuen plataformaren eduki arrakastatsuen zerrenda, diapositiba bat erakutsiz. Bridgerton telesailak du lehenbiziko postua; 625 milioi ordu baino gehiago dituzte pilatuta haren ikustaldiek. Halaber, La casa de papel telesailak du bigarren tokia, 619 milioi orduz ikusi baita. Sarandosek zehaztu zuen, ordea, plataformak berriki estreinatutako Squid Game telesaila bolada betean dela, eta, beraz, hark erdiets dezakeela lehenbiziko postua laster batean.

Filmei ere erreparatu dio Netflixek, horien arrakasta neurtzeko. Sandra Bullock protagonista duen Bird Box filmak erregistratu ditu kontsumo ordu gehien: 282 milioi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.