Netflixek hiru urteotako gorakadarik handiena izan du udan

urtzi urkizu
2023ko urriaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Uda aro oso ona izan da Netflix plataformarentzat, errentagarritasunari dagokionez: uztailetik irailera beste 8,76 milioi harpidedun bereganatu ditu. Hartaz, munduan harpidedun gehien duen streaming plataforma da: 247,15 milioi harpidedun ditu mundu osoan. 2020. urtetik hiruhileko batean izan duen gorakadarik handiena da.

Iragarki bidezko harpidetzak ia %70 hazi dira, eta egun mundu osoko harpidetza egiten duten hamarretik hiruk iragarkiak dituen aukera baliatzen du.

Netflixen diru sarrerak hiruhileko horretan 8.090 milioi eurotakoak izango dira —iaz garai berean baino %7,8 gehiago—. Aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan, AEBetako konpainiaren irabaziak 4.233 milioi eurokoak izan dira. Diru sarrerak, berriz, 23.574 milioi eurokoak dira urtea hasi denetik.

Datu horiek eragina izan dute burtsan: ostegunean, Netflixen akzioek %18 egin zuten gora. Hurrengo hiruhilekoari begira ere iragarpenak onak dira, eta plataformak espero du diru sarrerak %10,7 haztea iazko datuekin alderatuta.

Bestetik, Netflixek iragarri du harpidetzen prezioa igo egingo duela AEBetan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.