Zibergela

NFC, bluetoothen oinordekoa

NFC teknologiak gailu eramangarrien arteko komunikazioa ahalbidetzen du, eta, hura erabiliz, badirudi gure sakelakoak ordaintzeko sistema bihurtuko direla. Hainbat enpresa ari da hori benetan gauzatzeko lanetan, tartean Google edo Apple.

Telefono bidez ordaindu ahal izango dira erosketak teknologia berriei esker. - / BERRIA.
2011ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
NFC, ingelesetik datorren laburdura da. Near Field Communication delakoak, gailuen arteko haririk gabeko komunikatzeko modu bat ezartzen du, gehienez 20 zentimetrora dauden gailuen arteko datu trukea. Orain arte oso hedatua egon den bluetooth sistemaren antzerakoa da, baina badituzte zenbait diferentzia: bluetooth bidez, metro batzuetara dauden sistemen artean komunikatzea posible den artean, NFC bidezko komunikazioa, zentimetro gutxi batzuetara mugatzen da. Horrek zailagoa egiten du datuen joan-etorria zelatatzeko aukera. Energiari dagokionez, bluetoothek baino kontsumo txikiagoa du NFCek, eta komunikazio saio bat hasteko askoz ere denbora gutxiago behar du.

Googlek kaleratu duen Nexus S sakelakoari NFC teknologia txertatu diote, eta Applek ere NFC txipa sartzeko asmoa erakutsi du bere iPad 2 tabletean eta iPhone 5 sakelakoan. Badirudi 2011 urtea, NFC-dun gailuen urtea izango dela.

NFC teknologiarenerabilpenak

Haririk gabeko komunikazioa da NFCren lan eremua. Etorkizun handiena duten erabilpenak,berriz, identifikazioa, datu trukea eta, gehienbat, ordainketak dira.

Identifikatzea beharrezkoa den leku batera sartu nahi dugunean, nahikoa izango da gure sakelako telefonoa edo NFC txipa duen txartel bat irakurle batera gerturatzea. Zerbait ordaintzeko tenorean ere, kreditu txartelak erabili beharrean, posiblea izango litzateke gure sakelakoa ordainketa irakurlera gerturatzea eta horrela di-da batean erositakoa ordaintzea. Ordainketa modu horiek probatzen dabiltza hainbat enpresa. Esaterako, Sitgesen, Visa, Telefonica eta La Caixak, 2010. urtearen amaieran, 1.500 erabiltzaileei samsung telefonoak banatu zizkieten, 500 bat saltokitan egindako erosketa txikiak ordaindu ahal izateko.

Gure sakelako telefonoak diru poltsa elektronikoak bihurtu nahi dituzte. Gure telefonoen SIM-etan, Visa txartelak gorde ahal izango ditugu, eta, horrela, metro edo autobus txartelak ordaindu edo VISA bidez ordaintzen dugun edozein erosketa egingo dugu. Sistema horren erabilera errazak kontsumitzaileak animatuko dituelakoan diraadituak, Korean gertatu den bezala.

NFCren beste erabilera batzuk ere aurkeztu dira. Adibidez, jatetxe edo saltoki bat gustukoa badugu, eta, horren berri eman nahi badugu, saltokiak sarreran jarritako pegatina batera gure telefonoa gerturatzea nahikoa izango da Google Hotpot (http:// www.google.com/hotpot?hl=eu# ) Foursquare (https://foursquare.com/) eta natzeko sistemetan, gure gomendioa publikatua izan dadin.

Google Wallet etaGoogle Offers

Ameriketako Estatu Batuetan (New York eta San Frantziskon), Googlek, Wallet (http://www.google.com/wallet/) izeneko sistema jarri du martxan sakelakoarekin ordainketa txikiak egin ahal izateko. Mastercard motako txartel bat duen amerikarrak, txartel hori Google Walletekin lotzeko aukera izango du, eta Mastercard-ik ez duenari Googlek edozein txartelekin diruz kargatu daitekeen txartel birtual bat eskaintzen dio. Ordainketa bat egiteko orduan, Android sistema eragilea duen telefonoan, Wallet aplikazioa martxan jarri, eta, bertan, ordaindu beharreko kopurua agertu ondoren, ordainketa onartzeko 4 digituko PIN bat sartu beharko du erabiltzaileak. Wallet sistema horrekin batera, Google Offers (http://www.google.com/offers) sistema ere martxan jarri du. Gure telefonoaren geolokalizazioa aktibatua egonez gero, saltoki baten aurretik pasatzean, gure terminalean saltoki horren eskaintzak ikusi ahal izango ditugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.