Galdera

Nire 15 urteko alaba eta haren lagunak dietei buruz hizketan sumatu nituen. 'Yo-yo efektua' edo horrelako zerbaiti buruz ari ziren. Zer da hori? Arriskurik ba al du?

2011ko apirilaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Yo-yo efektua modu osasuntsuan ez argaltzearen ondorioz ematen den efektu bat da. Dieta zorrotzak egin eta pisua erraz jaitsi, ondoren dena utzi eta berriro igo —lehen baino gehiago ziurrenik—. Hau da, osasunarentzat kaltegarriak diren pisuaren gorabehera esanguratsuak. Ohituraz horrela ibiltzea arriskutsua da, gorputzean elikagai desoreka handiak eragiten dituelako. Aurreko artikulua zugan pentsatuz idatzi dudanez, hori irakurri eta pixkanaka elikadura ohitura osasungarriak ikasi eta barneratzea da yo-yo efektua saihesteko modua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.