Nire lana dela eta, asko bidaiatu behar izaten dut, eta idorreria eragiten dit horrek. Duela gutxi arte libragarriak hartzen nituen komunera joateko, baina azkenaldian ez dute eraginik izaten. Zer egin dezaket?
Idorreriaren kontra, oso egoera berezian eta salbuespen gisa har daitezke libragarriak, baina zure kasuan bezala ohituraz hartzen baditugu, horixe gertatzen da, azkenean eragina izateari utzi egiten diote. Kasu horretan hartu eta landu beharreko ohiturak honako hauek dira:
Fruta eta barazkiak: guztira 5 anoa edo errazio egunean: 3-4 fruta ale eta 1-2 barazki/entsalada platerkada.
Jaten dituzun zereal, arroz, pasta eta ogia ale osokoak izan daitezela.
Ura asko edan: zure kasuan, 1,5 litro gutxienez egunean.
Poliki jan, eta ahal baduzu, beti ordutegi berean. Zure hesteak ere gutxi gorabehera ordutegi berera ohitzea garrantzitsua da idorreria ez izateko.
Ariketa fisikoa egiteak ere izugarri laguntzen du hesteak mugitzeko.
OSASUNA
Nire lana dela eta, asko bidaiatu behar izaten dut, eta idorreria eragiten dit horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu