Gerizpean

Non zer

2012ko uztailaren 8a
00:00
Entzun

Gaur

•Arrigorriaga. 11:30ean, Paella eta tortilla lehiaketak, pilotaleku inguruan. 12:00etan, sagardo dastatzea, trikitia eta bertsolariak, pilotalekuan. 15:00etan, herri bazkaria. 00:30ean, txokolate jana txosnetan.

•Getxo. 11:30ean, haurrentzako puzgarriak. 12:15ean, paella lehiaketa. 13:00etan, Potxin eta Patxin pailazoak. 17:00etan, herri kirolak. 18:00etan, mozorro lehiaketa.

•Lesaka. 10:30ean, danborrada. 12:00etan, zezentxoak, Plaza Zaharrean. 21:00etan, tximeleta taldearen kontzertua.

•Pasai Antxo. 07:00etan, zezentxoak, Luzuriagan. 12:30ean, aurrentzako jolasak. 19:00etan, bertsolariak, Azokan. 23:30ean, zezensuzkoa.

•Portugalete. 12:00etan, tortilla eta paella lehiaketa. 15:00etan, herri bazkaria. 18:00etan, haurren abesti txapelketa. 20:00etan, Norte Apatxe taldearen kontzertua.

•Zumarraga. Geltokietako jaiak. 11:00etan, herri lasterketa. 11:30ean, hamaiketakoa, Apain tabernako plazan. 17:30ean, asto lasterketa. Gero, idi probak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.