Adriana Ibargoienen (Donostia, 1983) Nortasunak erakusketa hilaren 16ra arte dago ikusgai Donostiako Okendo kultur etxean. Bertara gerturatzen direnentzat, artistak identitateen jokoan murgiltzeko gonbita egiten du, eta norbanakotik abiatuta orokorreraino bidaiatuko du.
Erakusketa bi zatitan dago banatuta. Lehenengoan, emakumearekin loturiko irudiak izango dira hizpide, eta bigarrenean, hiri paisaiak. Emakumea aztertzen duen atala kubismoan oinarrituko da; Ibargoienek edertasun produktuak jarriko ditu ikusgai, besteak beste, eta horiek 1926anAEBetako Home Journal egunkarian argitaratutako The Ladies izeneko artikulu zatiekin nahastuko ditu, XX. mendeko eta gaur egungo emakumeen arteko konparazio bat egiteko.
Erakusketaren bigarrenatalak, berriz, hiriko paisaietan jartzen du arreta. Irudihorietan plano aniztasunera jotzen du, eta horrela, zenbait hirik duten nortasuna azpimarratu nahi da.
Ibargoien Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn, 2007an, urte horretako espedienterik onenarekin, eta ondoren, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsera joan zen ikasturte baterako. Osagarri modura ere, zenbait ikastaro egin ditu Prado eta ReinaSofia museoetan. Egun, margolari eta irakasle lanak uztartzen ditu, Donostiako Mihise pintura akademian.
'NORTASUNAK'
Noiz. Gaur, 10:00etan.
Non. Okendo kultur etxean (Donostia).
Nortasunak lantzen
Adriana Ibargoienek emakumeen eta hirien nortasuna landuko du gaur ikusgai jarriko duen erakusketan

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu