Begiz hartutako festa. Peio Hernandez

Ofizioa eta haren zama

Inigo Astiz
2012ko uztailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Trebetasuna? Bai. Kokapena? Bai. Teknika? Baita ere, noski. Baina sanferminetan beste faktore bat da zinez funtsezkoa: Zoria. Hori da Peio Hernandez argazkilariaren hitzetan Iruñeko festetan argazki on bat lortzeko gakoa. Hala atera omen ditu berak behintzat maiteen dituenak. Oharkabean, kasik. Bizitza darama, kasik, sanferminak begiz hartzen. Urtero; soldaduskatik itzuli zenez geroztik. Entzierroa da bere momenturik kutunena. «Santo Domingoko aldapan, adibidez, oso argi polita izaten da, eta korrikalari guztiak ere lerroan ikus daitezke korrika».

Mercaderes kalean egindako argazki bat hautatu du, ordea, bere gustukoenen artetik. Irudi komiko xamarra, baina bestondo moduko bat ere izan zuena. Istorioa du atzean. Hernandezek kontatzen duenez, argazkian ageri den argazkilariari ez zion grazia handirik egin hurrengo egunean bere burua egunkarietan ikusteak. «Argazkigintza enpresa handi bateko langilea zen tipoa, Palestinako argazkilari bat. Entzierroko argazkiak egiteko baimena bazuen, eta zezenak pasatzen ikusi zituenean jaitsi egin zen. Baina, noski, joaldunak falta ziren. Susto galanta hartu zuen, gizajoak! Eta une horretan harrapatu nuen nik. Alboan lasai asko korrika dabilen mutilaren parean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.