Asteburuko proposamenak

Ogi txigortu eta Nafarroako olioaren jaia

Arroitz Igandean, 15.000 ogi txigortu xerra banatuko dituzte, Nafarroako olioa dastatu ahal izateko

Erredakzioa
2011ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Olioarekin lotura handia du Arroitz herriak. Eta asteburu honetan herriko urre horiari gorazarre egingo diote, Ogi txigortuaren egunean. Ogi txigortuaren laguntzaz, Nafarroako olioa dastatu ahal izango dute bisitariek.

Asteburu osoan, 9.000 lagun espero dituzte. Hala ere, larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu badituzte ere, igandean izango da egun handia. Olioz bustitako 15.000 ogi txigortu xerra banatuko dituzte bisitarien artean.

Dastatzeaz gain, izango da besterik herrian. Gastronomia eta eskulangintza azoka ere prestatu dute, 45 erakusmahai izango dira: koadroak, pilotak, eztia, bitxiak, xaboiak... Denetarik izango da.

12:00etan, Jesus Hernandez Aristu Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak pregoia irakurriko du, eta herriko alkateak Urrezko oliba saria emango dio.

Larunbatean, berriz, postreen eta etxeko oliben lehiaketak jokatuko dira, 15:30etik aurrera. 18:00etan jakinaraziko dituzte irabazleak, baina sariak igandean banatuko dituzte, 13:00etan. Pilota partida ere antolatu dute larunbat arratsalderako.

OGI TXIGORTUAREN EGUNA

Non. Arroitzen (Nafarroa).

Noiz. Larunbat eta igandean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.