Produktua

Ogia

2011ko martxoaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ezinbesteko jakia gure egunerokotasunean, oreka nutritiboari eutsi nahi badiogu.

261 Kcal eskaintzen ditu 100 gramoko, 51 g karbohidrato konplexu inguru, koipe (1,6 g/100 g) eta proteina (8,5 g/100 gko) gutxirekin. Horiekin batera hainbat bitamina eta gatz mineral, eta integrala bada zuntza (9 g/100 gko). Esan bezala ogia egunero hartu behar da. Pertsona batetik bestera aldatzen dena kantitatea da. Guztiok egunero barra normal baten laurdena hartu beharko genuke gutxienez, eta 18 urteko mutil kirolari batek agian barra osoa behar dezake. Beraz egiten duzun kirolaren arabera kopurua kontrolatu, baina ez inoiz ogia alde batera utzi, ez eta argaltzeko dietetan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.