Oraindik oporrak non igaro erabakitzeke dutenek Expovacaciones azoka lagungarri izango dute, hurrengo egunetan; Amerika, Europa eta Afrikako hainbat herrialderen eskaintza aurkitu ahal izango dute gaurtik igandera bitartean, Barakaldoko BECen egingo den azokan (Bizkaia). Expovacaciones azokaz gainera, Expoconsumo, Creaimagen eta Expovino ere jasoko ditu BECek, lehenengo eta hirugarren pabiloitan. Aurreko urteetan, 240.000 bisitari izan dira azoketan, eta, aurten ere, beste horrenbeste espero dituzte antolatzaileek.
Guztira, 444 erakusmahai izango dira, horietako 384 Expovacaciones azokan. 15 bat herrialdek jarriko dituzte euren eskaintzak hirugarren pabiloian; tartean, Kroazia, Egipto, Dominikar Errepublika, Turkia, Tunisia, Argentina, Mexiko, Maroko, Belgika, Kuba, Grezia, Norvegia, Herrialde Katalanak eta Espainia. Erakusmahaiez gain, bestelako ekitaldiak ere antolatuko dituzte.
Lehen pabiloian caravaning, kanpin, estetika, etxerako objektuak, altzariak, dekorazioa, elikagaiak eta beste aurkitu ahal izango dira, Expoconsumo azokaren 60 erakusmahaitan. Creaimagen eta Expovinos azokak ere izango dira pabiloi berean. Estetika eta ile apaindegi alorreko ekintzak egingo dira Creaimagenen; tartean, ile apaintzaileen lehiaketa. Expovinosek nazioarteko ardo garrantzitsuenak bilduko ditu.
AZOKAK
Non. Barakaldoko BECen (Bizkaia).
Noiz. Gaurtik igandera. 11:00etatik 20:30era.
Sarrera. Hiru euro, ostegun eta ostiralean. Bost euro, larunbat eta igandean. 10 urtez azpikoentzat, doan.
Asteburuko proposamenak
Oporrak antolatzeko egunak
Barakaldo. Gaurtik igandera zabalik egongo da Expovacaciones azoka, eta 384 mahai egongo dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu