Atzo abiatu ziren Sarako bestak (Lapurdi), eta asteazkenera arte izanen da gozatzeko parada. Gaur arratsaldean ohiko desfilea eginen dute, eta herriko kuadrillek apaindutako orgak aterako dituzte karrikara. 16:30ean izanen da hori, eta herri kirolak eta ahate jokoa ere eginen dituzte.
Sarako bestak
Asteazkenera arte, egun osoz, Sarako karriketan (Lapurdi).
Bestak