OSASUNA. Urrak
Urte sasoi honetan mendian erraz topatzen dugun elikagai bat da. Fruitu lehor energetikoak dira (632 Kcal/100 g-ko). Urra eskukada batek (50 g inguru) ordu betean soinketa egiten egoteko adina energia ematen digu. Koipe ugari dute (%62) bai eta proteinak ere (%13). B1 eta B6 bitaminak ere ugari dituzte, eta gatz mineraletan kaltzioa, fosforoa, magnesio eta manganesoa ere erruz. Karbohidrato kopurua oso txikia dutenez (%9,20), kirolarien kasuan komeni da urrak eta fruitu lehor koipetsu guztiak karbohidratoetan aberats direnekin konbinatzea. Esate baterako, urrak piku, mahaspasa edo datilekin jatea. Bestalde, arrazoi hori dela eta, diabetikoentzat ere oso gomendagarriak dira, azukre gutxirekin energia ugari ematen dutelako. Urrak bildu eta bere horretan gordinik jaten badira, oso ongi murtxikatzea komeni da. Xigortuak, berriz, orokorrean zapore hobea izaten dute eta, gainera, digestioa ere errazagoa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu