teizaren asteari emango dio hasiera gaur Ion Martinez Txiki-ren hitzaldiak: Oteizaren ikuspegitik, Eskorbutoren historia tristera. Donostiako Antigua auzoko Txantxarreka gaztetxean izango da, 19:00etatik aurrera. Ostiralera bitartean, egunero izango dira ekitaldiak: bihar, esaterako, Asier Altunaren Soroa film laburra eta Paloma Chamorrok 1988an Oteizari egindako elkarrizketa eskainiko dute, 19:30etik aurrera.
'Oteizaren ikuspegitik, Eskorbutoren historia tristera'
Gaur, Donostiako Antiguako Txantxarreka gaztetxean, 19:00etan.
Hitzaldia
Oteizaren itzalak bultzatuta

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu