Adimen emozionala

Pazientzia genuelakoan

2011ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aurreko batean, hitz interesgarriak jaso nituen Internet sarean dabiltzan bideo labur horietako batean: askotan, gure ustez pazientziaz entzun edo itxaroten ari garelakoan, hori, pazientzia beharrean, eusten egotea omen dela!

Une batez, barrua zertxobait ziztatu zidan, egia esan; izan ere, pazientzia handiko pertsonatzat baitut nire burua, eta hala esan didate behin baino gehiagotan. Orduan, nire galdera: «Eta nire ustez pazientziaz ari naizen horietan, eusten baino ez ote naiz ari?». Ideia horren inguruan, lepotik katea noiz askatuko tiraka dagoen txakurraren irudia zetorkidan. Guk, dotoreziaz eta diplomaziaz, ordea, besteak noiz bukatuko zain amorratuta gaudela, eta kateari tiraka ari garela, besteak antzeman ez dezan.

Ez dut esan nahi beti hala denik, baina bai askotan hala dela. Pazientziak, benetako pazientziak alegia, bestearen erritmoa errespetatzea dakar, besteari tarte hori opatzea, gogoz, berak hainbeste merezi duelako. Zaila da batzuetan, badakit; izan ere, hainbeste gauza egiteko ditugunean, etxeko txikiaren jolas tarteko abenturak edo gerra osteko babarrunen inguruko amonaren pasadizo luze eta pausatuak amaiezinak dirudite. Eta une horietan eurek jasotzen dutena?

Besteei euren tartea eta erritmoa maitasunez errespetatzen diegunean, azken finean, eurek merezi dutelako da, bai horixe.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.