Pederastiari buruzko saioa gaur La2n

Gaiarekin lotutako hiru dokumental emango dituzte 'La noche temática' programan, gauerdian

Erredakzioa
DONOSTIA
2005eko urriaren 29a
00:00
Entzun
Adingabeen aurkako sexu erasoak aztertuko dituzte gaur gauerdian La2 kateko La noche temática saioan.

Hasteko, Xavier-Marie Bonnotek eta Camille Lepomellek zuzendutako El padre Philippe, sacerdote y pederasta dokumentala emango dute. Normandiako Toruville-la-Chapelle herriko apaizaren istorioa kontatzen da bertan; bederatzi neska-mutiko adingabeei egindako sexu abusuengatik epaitua eta zigortua izan zen. Dokumentalean apaiza ezagutu zuten pertsonen testingantzak jasotzen dira.

Gaueko bigarren dokumentala Claire Denavarrek zuzendutako En la mente de un pederasta da. Aurreneko lana bezala, Arte France eta Doc en Stock dira ekoizleak. Bertan, seme-alabei sexu abusuak egiteagatik zigortutako bi gizonen istorioa kontatzen da. Bien iritziak jasotzen dira dokumentalean.

Gaueko hirugarren lana Las raices del mal Belgikako dokumentala da. Georges Huercano Hidalgo eta Jean-Michel Dehon dira zuzendariak. Marc Dutroux pederasta belgikarraren istorioa kontatzen dute kazetariek; 2004. urtean, bizi bitarteko kartzela zigorra jarri zioten Dutrouxi, hiru adingabe hil eta sei neska bortxatzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.