Popa eta bizitasuna

Christina Rosevinge musikari madrildarrak 'La joven Dolores' lan berria aurkeztuko du Berriobeitin

Christina Rosevinge kontzertu batean. Z / BERRIA.
Erredakzioa
2011ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Tu labio superior aurreko lanarekin zale eta kritikarien laudorioak jaso zituen Christina Rosevinge musikari madrildarrak. 90eko hamarkadan egin zituen diskoetako pop ukitu goxoa eta iragan berri den hamarkadan ingelesez egindako diskoetako bizitasuna eta egitura konplexuagoak batu zituen lan horretan. Gaztelaniaz abestu zuen disko horretan, eta halaxe egin du kaleratu berri duen La joven Dolores izenekoan ere.

Lan berria ez da aurrekoaren imitazio hutsa, baina antza handia dauka. Antza dauka lelo itsaskorrak badaudelako. Antza dauka indarra eta energia ere badituelako, bizitasun elektrikoaren eta tentsio modu berezi baten bilaketa ere badituelako. Ibilbide oparoa osatu du dagoeneko Rosevingek, eta aukera izanagatik ez da makurtu merkatuaren legeetara, ahots propioa bilatzeko helburua izan baitu beti.

Aurreko lanean izan zuen musikari talde beraz inguratu da Rosevinge ezaugarri horiek guztiak topatu nahian: Steve Shelley (bateria), Chris Brokaw (gitarrak), Jeremy Wilms (baxu eta gitarrak), Charlie Bautista (gitarrak eta teklatuak)... Horiez gainera, Aurora Aroca (txeloa, pianoa eta koruak), Benjamin Biolay (koruak) eta Georgia Hubley (koruak) izan ditu lagun disko berrian.

CHRISTINE ROSEVINGE

Non.Berriobeitiko Moviearetoan.

Noiz. Gaur, 22:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.