Jose Mari Olasagasti. Herri kirolaria

«Poz handia da gaur nitaz gogoratu izana»

Adrian Garcia.
Getaria
2011ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Eskarmentu handiko kirolariada Olasagasti. Txikitatik herri kirolaren adar askotan ibili bada ere, aizkorarekin aritzen da hoberen.

Zer moduz hartu duzu Mahasti Jaunaren izendapena?

Poz handia da nitaz gogoratu izana eta egun handi honetan parte hartzea. Gainera, erakusketa askotan etorri izan naiz Getariara, eta ilusio handia ematen dit saria jasotzea.

Hamaika txapela jasotakoa zara, eta, gainera, Mahasti Jaun. Zer edo zer irabazteko gelditzen al zaizu?

Eta jarraitzeko asmoa daukat. Osasunez eta gorputzez ondo sentitzen naiz, eta aurrera jarraitzeko prest nago.

Aukera ematekotan, sagardoa ala txakolina?

Sagardotegia dugu guk, baina ni oso txakolinzalea naiz. Zenbaitetan hobe etortzen da sagardoa, txakolina erraz igotzen baita.

Zer janarirekin duzu gustuko txakolina edatea?

Arraiarekin eta itsaskieikin oso ondo sartzen da txakolina.

Zer moduz dago aurtengo uzta?

Aurreko urtekoa baino lehorrago eta indartsuagoa dago. Iazkoa berdeagoa zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.