Proba genetiko berri bat, umeen osasuna jakiteko
Haurrak izan nahi dituzten bikoteek proba genetiko berri bat egiteko aukera izan dezakete, umeak hainbat gaixotasun izango dituen edo ez jakiteko. Hala argitaratu du Sciencie Translational Medicine aldizkariak. Haurdunaldia izan aurretik, jaioberriak izan ditzakeen 448 gaixotasun antzemateko gai da teknika, gurasoei egindako proba txiki baten bidez.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu