Krisia sumatu da Bilboko Aste Nagusiko egitarauan ere. Aurrekontua joan den urtean baino %10 apalagoa izango da, «baina, gutxiago edukita ere, ia ekintza guztiak egingo ditugu, kalitate berari eta doakotasunari eutsiz», Itziar Urtasun Bilboko jaietako zinegotziak adierazi duenez. Hirurehun ekitaldi inguru biltzen ditu aurtengo egitarauak; horien artean, su festak, antzerki ikuskizunak, ekitaldi folklorikoak eta ehunka kontzertu.
Emanaldi horien artean, Public Enemy, Revolver, Celtas Cortos, Esne Beltza eta Ruper Ordorikaren emanaldiak azpimarratu ditu udalak. Joan den urtera arte, gaur-gaurkoak diren kontzertuak Botikazarrean egiten ziren, baina lekuz aldatu behar izan dituzte, zabaldu berri duten ospitalearen ondorioz. Itsas Museoaren ingurura eraman dituzte. «Bilbo etengabe aldatzen ari den hiri bat da, eta, horretarako, malgutasuna behar du», esan du Urtasunek. Baina ez da hori izango lekualdatze bakarra, Txikigunea Casilda Iturrizar parkera aldatu baita. «Ingurune zabalagoa, atsegina eta erosoa» dela gogorarazi du jaietako zinegotziak.
Denentzako jaiak izango direla azpimarratu du Bilboko Udalak, eta hori egitarauan islatzen da, baina ez hor bakarrik, jaietako leloak ere ideia horri erantzungo baitio aurten: Zeu zara Aste Nagusia. Urtasunen esanetan, jaietako arimari omenaldia egin nahi dio: «Bertara datozen hiritarrentzat eta kanpotar guztientzat da, hain zuzen ere».
Public Enemy doan ikusi ahal izango da Bilboko Aste Nagusian
Jaien aurrekontua %10 murriztu den arren, kalitatea bermatuta egongo dela ziurtatu du Bilboko Udalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu