Rock doinuak Parral tabernan

Eratu rock taldeak 'Ispilu iluna' disko berriaren kontzertua emango du Gasteizko Parral tabernan, gaur

Eratu rock taldeko Unai Olalde, Aitor Agirre eta Joseba Luzuriaga. BERRIA.
Erredakzioa
2014ko otsailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ispilu iluna disko berriaren kontzertua emango du Eratu rock taldeak gaur, Gasteizko Parral tabernan, 20:30ean. Disko berriko Beldurraren aroa abestiaren bideoklipa ere grabatu dute dagoeneko; Aitor de Kintanak zuzendu du.

Lehen diskoa 2011. urtean grabatu zuten, eta disko horrekin 40 kontzertu eman zituzten Euskal Herriko hainbat txokotan. Bi urtez kontzertuz kontzertu ibili ondoren, bigarren diskoa grabatzen hasi ziren iazko ekainean. Haritz Harregiren gidaritzapean grabatu zuten, eta urrian jarri zuten salgai. Musikaren estiloari dagokionez, aurreko diskoko estilo berari eutsi diote: oro har, metala da diskoaren oinarria, baina etengabeak dira beste estilo batzuetara egindako jauziak ere.

Eratu taldea 2011. urtearen hasieran sortu zen. Unai Olalde gitarra jole eta abeslariak eta Aitor Agirre bateria joleak osatu zuten taldea. Taldea osatu eta berehala abestiak konposatzeari ekin zioten. Handik hilabete gutxira Joseba Luzuriaga baxu jolea sartu zen taldean. Eta, ondoren, 2011ko urrian kaleratu zuten lehen lana. Lan hori Tolosako (Gipuzkoa) Bonberenea gaztetxean grabatu zuten, eta Irunen nahastu zuten, Karlos Osinagaren gidaritzapean. Horrez gain, lehen disko horretan J.Sang Governors taldeko abeslariaren laguntza izan zuten.

ERATU TALDEAREN KONTZERTUA

Non. Parral tabernan.

Noiz. Gaur, 20:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.