Greba eta lanuzteen deialdiak izan ziren atzo Europako hainbat herrialdetan, eta greba orokorra zegoen tokietan telebista eta irrati publikoek gutxieneko zerbitzuak eman zituzten. Katalunian, esate baterako, TV3ko langile gehienek bat egin zuten greba deialdiarekin. Horrela, albistegiak egin zituzten —ohiko iraupenaren erdiarekin—, baina gainontzeko programazioa aldez aurretik grabatutako saioekin bete zuten. Gauza bera egin zuten RTVEn. Sindikatuen arabera, Prado del Rey eta Torres España egoitzetan RTVEko langileen %80k bat egin zuen greba deialdiarekin. Goizean, La1 kateko Los desayunos de TVE eta La mañana de La1 saioak ez zituzten eman, eta haien ordez Destino España programako atal zaharrak eskaini zituzten. Arratsaldean, +Gente saioa ere ez zuten egin greba dela eta. Galiziako TVG katean ere gutxieneko zerbitzuak adostuak zituzten atzoko, eta langileen %61ek bat egin zuten greba deialdiarekin.
EITBn grebak ez zuen eraginik izan, eta ohiko programazioa ikusi ahal izan zen kate guztietan. ELA eta LAB sindikatuek gehiengo zabala dute EITBn, eta ez zuten grebarekin bat egin.
Komunikazioa
RTVEn, TV3n eta TVGn gutxieneko zerbitzuak izan zituzten atzo
Albistegiak eman zituzten TVEn, baina gainontzeko programazioa aurretik grabatutakoa izan zen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu