Sagardotegiko bisita

Zeraingo Oiharte sagardotegiak bisita gidatuak eskaintzen ditu, sagardo dastatzea barne

Oiharte sagardotegia, atzo eginiko aurkezpen ekitaldian. OIHARTE.
Donostia
2012ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Zerain (Gipuzkoa) herriko Oiharte sagardotegiak erronka berri bat jarri du martxan: turismo eskaintzak. Eskaintza horietan bisita gidatua egiten da, baita sagardo dastatzea ere.

Oiharte sagardotegia Zeraingo Gazta eta Sagardoaren Mendia ekimenaren barruan lanean aritu da, eta, Goierriko Turismo Agentziaren bitartez, Gipuzkoako lehenengo Produktu Gastronomiko Klubean parte hartu du. Sagardotegiko Eguren familian belaunaldiz belaunaldi egin izan du sagardoa etxeko kontsumorako, eta, pauso bat aurrera emanda, sagardo naturala merkaturatu zuten, 2010ean.

Eskaintza zabala

Bisitan zehar, bezeroei sagardoaren historia azaltzen zaie, nola egiten den, eta dastatzeko orduan zein diren kontuan hartu beharreko ezagupideak. Ahoz ez ezik, ikus-entzunezkoen bidez ere ematen dira azalpenak.

Eskaintza turistikoaren barruan aukera asko daude, bai banakakoentzat eta bai taldeentzat ere; taldeek beherapena dute. Askotarikoa da eskaintza: ordubeteko bisita gidatua, dasta eta pintxoa barne, 8 euroan; eta bazkaltzen geldituz gero, 35 euroan. Bi orduko bisita, dasta eta hamaiketakoarekin, 11 euroan. Enologo batek gidatutako dasta, 12 euroan; eta asteburua igaro nahi duenarentzat ere prezio berezia eskaintzen dute.

Bisita gidatuak astebururo 11:00etan izaten dira. Beharrezkoa da erreserba egitea. Informazio gehiago, www.oiharte.com webgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.