Komunikazioa
'Sálvame' haurren ordutik kentzeko eskatu du CACek
TELEBISTA. Kataluniako Ikus-entzunezko Kontseiluak (CAC) Espainiako Industria Ministerioari eskatu dio Tele5 behartu dezala Sálvame saioa haurrei babestutako ordutegitik kentzeko. Astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara ematen dute saioa, zeinu berezirik gabe, eta, ondorioz, adin guztietako ikusleentzat da. CACek egindako azterketa baten arabarea, saioan ohikoak dira indarkeriazko egoerak, homosexualen aurkako jokabideak eta etengabeko hizkera zakarra. 13 urtetik beherakoentzat ez gomendagarritzat sailkatu dute Tele5ko saioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu