Gerizpean
Sanferminetako entzierroak iPhonean
IRUÑEA. Bullrunning Trainer aplikazioa sortu dute Iruñeko Udalak eta Kukuxumusuk, entzierroei buruzko informazioa eta horietan segurtasunez korrika egiteko aholkuak bilduz. Simulazioak egiteko aukera ere ematen du aplikazioak, eta 1980tik orainoko datu basea du barnean. Euskaraz eskuragarri dagoen aplikazioa iPhone, iPod Touch eta iPadetan App Store aplikaziotik har daiteke, doan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu