Jaiak. Ermua

Santiago jaiak, bukatzear

Ermuko jaiak bihar bukatuko dira; paella txapelketa, larrain dantza eta musika jaialdiak dira deigarriena

Donostia
2012ko uztailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ermuko Santiago jaien azkena iristear da. Egitarau oparoa antolatu dute azken egunetarako. Gaur goizean, txokolateaz tripak berotu ostean, herri barrenea egingo dute pilotalekuan. Jarraian, sokamuturra izango da. Haurrentzako tartea ere izango da, eta parkeaz gozatzeko aukera izango dute. 18:00etan, esku pilotako partidak izango dira. Partida nagusian, Azpiri eta LandaburuEtxeberria eta Aldaberen aurka ariko dira. Kalejirak giroa alaitu ostean, larrain dantza izango da. Afalostean, 22:30ean, kale ikuskizuna izango da Markeliñe taldearen eskutik. Dantzaldia ere izango da, Bazter orkrestaren eskutik. Gainera, musika jaialdia izango da, 22:00etan. Rock doinuak lehenik: Deriva, Basaki eta Black Redding, eta DJak ondoren: Alexander M DJa eta Diego Gonzalez DJa.

Bihar, azken eguna

Txokolate jana, barrenea eta sokamuturra egingo dute bihar ere. 10:00etan, berriz, paella txapelketa izango da; ondoren, probatu eta herri bazkaria. Arratsaldean, erromeriaren eta kalejiraren ostean, larrain dantza izango da, eta, ondoren, berriz ere erromeria. Suziriak bota, eta Karina abeslariak amaiera emango die jaiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.