Sao Pauloko komisarioak, euskal artisten bila

Sao Paoloko biurtekoaren komisarioak, euskal ordezkariekin, atzo. ETXEPARE.
2022ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ARTEA. Hurrengo urtean egingo da Sao Pauloko Biurtekoaren 35. aldia, eta hango komisarioak Bilbon, Donostian eta Gasteizen izango dira egunotan euskal sortzaileen testuingurua ezagutzen. Abuztuaren 25etik 29ra, Manuel Borja-Villel arte historialari eta Madrilgo Reina Sofia museoko zuzendaria, Diane Lima komisarioa, idazlea eta ikertzailea, eta Helio Menezes antropologo, kritikari eta ikertzailea igaroko dira hiru hiriburuetatik. Nazioarteko arte garaikidearen azokarik nabarmenetako bat da Sao Paoloko biurtekoa, eta han parte har dezaketen euskal artisten bila ariko dira komisarioak egunotan, hala arte performatiboetan nola ikus-entzunezko sektoreetan lan egiten dutenak. Etxepare Euskal Institutuaren Zabal programaren bitartez heldu dira Euskal Herrira, zeinaren xedea arte munduko nazioarteko eragileak euskal artistekin harremanetan jartzea den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.