Sarrionandiaren lerro artean

Idazlearen testuetan oinarrituta, 'Han izanik hona naiz' antzezlana emango du Apurka taldeak gaur Donostian

Lau aktore eta lau aterki aski dira idazlearen mundu konplexuak agertzeko, Apurka taldearen aburuz. APURKA.
Erredakzioa
2011ko ekainaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Planteamendu zaila: ipuin laburrez osaturiko saiakera liburu bateko testuak hartu eta haietatik antzezlan bat ateratzea. Erronka arrakastaz gainditu zuen Apurka konpainiak 2009. urtean. Horren lekuko, antzezlanarekin geroztik egin dituzten hamaika saio. Gaur Donostian ikusi ahalko da belarrietatik zein begietatik sartzen den poesia-kolorez beteriko lana.

Joseba Sarrionandiak 1992. urtean argitaratu zuen Han izanik hona naiz izenburuko liburua. Ipuin filosofikoen bidez, eguneroko bizitzako paradoxak umorez azaltzen zituen idazleak, hausnarketa sakonekin batera.

Borja Ruizen gidaritzapean, liburu hura ikusgarri bihurtu zuten Idoia Alberdik, Jon Gaubekak, Lorea Martinezek eta Mikel Lizarraldek.

Zazpi istorioen gainean eraiki zuten lana. Testuak errespetatu arren, irudien bidez osatu dituzte Sarrionandiaren hausnarketak.

Eszenografia minimalista da —lau aterki—, eta kolore saturatuak eta Meredith Monk abeslariaren soinu paisaiak erabiltzen dituzte, testuei darien kutsu ilunari bizitasuna emateko.

Bilbon eginiko antzerki ikastaro batetik sortu zen Apurka taldea, eta Han izanik hona naiz, ikastaro amaierarako egitasmo gisa sortu zuten.

'HAN IZANIK HONA NAIZ'

Noiz. Gaur, 19:30ean.

Non. Doka kafe antzokian, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.