'Sé lo que hicisteis' saioa utziko du Angel Martinek

2011ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
TELEBISTA. Atzoko saioan Angel Martinek berak adierazi zuenez, LaSextako Sé lo que hicisteis programa utziko du. Bost urtez aurkezle eta gidoilari aritu ondoren, ostegunean agur esango dio Martinek umorezko saioari. «Aspertuta» dago, eta bere «baratza zaintzera» doala esan du. Umorez egindako adierazpena izan bada ere, benetan hartutako erabakia dela azaldu du Martinek. Oraindik ez dute jakinarazi nork ordezkatuko duen aurkezlea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.