SENDAGAI NATURALAK

2016ko urriaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Badira betiko medikuntza alde batera utzi eta sendabelarren edo sendagai naturalen aldeko apustua egiten dutenak. Hauek dira ospelak sendatzeko Maialen Sarasola sendabelarretan adituak emandako gomendioak. Haren arabera, pazientzia izan behar da halako sendagaiak erabiliz gero, baina oso eraginkorrak dira epe luzera.

Hainbat aholku

Baratxuria. Igurtzi baratxuriarekin ospelak.

Tximiniako errautsak eta ozpina. Egin masa bat biak nahastuta, eta jarri enplastu moduan.

Gaztaina iharrak. Egosi, azala kendu, ondo zanpatuz masa moduko bat egin, eta krema bat balitz bezala eman. Krema hori hozkailuan gorde daiteke.

Tipula. Zukugailutik pasatu, eta lanolinarekin —farmazian eros daiteke, enkarguz— eta olioarekin ukendu bat egin, eta, ondoren, eman.

Artoaren enborra. Zati txikitan moztu, eta ateratzen den hautsa alkoholarekin nahastu, eta igurtzi edo masaje bat eman.

Asuna, azeri buztana eta erromeroa. Infusio bat egin hirurekin, eta hartu. Zirkulazioa aktibatzen laguntzen du. Asunarekin kontuz ibili tentsioa handia edukiz gero.

Hidroterapia. Ur hotzarekin edo beroarekin kontrasteak egin, bata eta bestea tartekatuz. Urari gatza edo izpilikua, erromero edo pergamo esentziak bota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.