Soinu tresnen dantza eroa

Ben Howard gitarristak eta Mursego txelo jotzaileak kontzertua emango dute gaur Donostian

Mursegok Donostian joko du gaur gauean. GARI GARAIALDE/ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2011ko ekainaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bakarlari izena darama Ben Howard musikariak; Mursego, berriz, talde izena izan liteke. Baina dena ez da lehen begiratu bateandirudiena. Howardek India Bourne txelo jotzailea eta Chris Bond perkusionista ditu alboan. Maite Arroitajauregi Mursego, berriz, hamaika musika tresna jotzeko gai da bera bakarrik. Gaur Donostian joko dute, Le Bukowski musika klubean, 20:30ean.

Inprobisazioa gustuko du Mursegok. Euskal Herriko talde askoren txelo jotzailea izan da, eta oraindik ere horretan jarraitzen du. Dena den, bakarkako bidea hartzea erabaki zuen duela bi urte. Geroztik, txeloarekin batera, tresna ugari jotzen ditu kontzertu bakoitzean: Loop station pedala, txifloa, panderoa, ukelelea... Txeloaren soinua elektronikarekin nahasten du, eta hainbat hizkuntzatan abesten du, euskaraz tartean.

Abeslari eta musikagilea da Ben Howard. Ez da, ordea, ohiko bakarlaria. Gitarra maisuki dantzatzen du, etaabila da akrobazia melodikoak egiten. Ahoz aho zabaldu zen Howarden lehenengo kontzertuen berri, baina BBC kateak segituan eman zion babesa, izango zuen arrakastaz ohartuta. Duela gutxi Old Pines lana argitaratu du, eta Erresuma Batuko zerrenda digitalen lehenengo postuetan kokatu da dagoeneko.

BEN HOWARDETA MURSEGO

Noiz. Gaur, 20:30ean.

Non. Donostian, Le Bukowski musika klubean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.