Klasikoa da dagoeneko, baina ez da gehiegi hazi, eta xarma gordetzen du. Udako solstizioa heltzen den bakoitzean bezala, musika klasikoa mendian entzuteko aukera izango dute gaur, Tolosa inguruko (Gipuzkoa) Iraolako Zuloko pagadian.
Udako solstizioa ospatzeko egiten diren ekitaldi berezienetako bat da Et Incarnatus harizko orkestrak egiten duena. Solstizio Kontzertuan musikariak eta entzuleak biltzen dira, udako lehen soinuak ez ezik, musika entzuteko. Klasikoari zurrunkeria kentzeko, gainera, askaria egiten dute pagadian. Aurtengoa 12. saioa da, eta jaiak neurria gorde du. Izan ere, neurriz kanpo haziz gero, kontzertua ezkutuan egingo zutela ohartarazi zuen duela bi urte Migel Zeberio zuzendariak.
1996. urtean sortu zuten orkestra, desberdina izateko asmoarekin. Lehenengo 5 urteetan Uzturre mendiaren tontorrean egin zuten jaia, baina tresnak igotzea zaila zen, eta lainoak kalte egiten zien harizko tresnei. Horregatik erabaki zuten pagadira jaistea.
Musu truk antolatzen duteemanaldia. Azken urteotan, 300dik gora ikusle izan dituzte. Beste musikari batzuk ere gonbidatzen dituzte urtero. Aurten ez dute asko zabaldu nor arituko den haiekin musika egiten. Sekretua gordetzen hasteko lehen urratsak, agian.
SOLSTIZIOKO KONTZERTUA
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. Iraolako Zuloan, Tolosako Urkizu auzoan.
Solstizioko klasikoa basoan
Eguzkiak urtero gaina hartzen duenean ohikoa denez, kontzertua emango du Et Incarnatus orkestrak Tolosako pagadi batean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu