Somorrostroko gerra gogora

Karlistaldiko gerra izan zen tokian aurkitutako ondareak erakusgai jarri, eta bi hitzaldi emango dituzte

Somorrostroko guda erkausten duen margolana. BERRIA.
2011ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
II. karlistaldian Somorrostron (Muskiz, Bizkaia) izan zen gerra gogorra eta erabakigarria gogora ekarriko dute gaur eta bihar emango diren hitzaldietan. Gaur arratsaldean hasiko da, eta bertan, Somorrostroko gerra izan zen tokian aurkitutako gauzak jarriko dituzte ikusgai. Besteak beste, fusilak, bala zorroak, balen puntak, obusak, baionetak, matxeteak, dominak eta txanponak.

Gaur Jesus Angel Arratek emango du aurreneko hitzaldia: La 2ª Guerra Carlista. Las batallas de Somorrostro. Eguna amaitzeko, berriz, Javier de la Colinak La figura de Castro Andetxaga y la batalla de las Muñecas hitzaldia emango du. Bihar goizean ikastetxeetako ikasleek erakusketa ikusteko aukera izango dute, eta arratsaldean berriro ere edonorentzat ikusgai egongo dira gerra hartako arrastoak.

Somorrostroko gerra 1874. urtean izan zen. Liberalak Muskizko San Juan inguruan zeuden, eta karlistak, berriz, Las Cortesen, trintxeretan. Erabakigarria zen leku hori, Bilbora sartzeko igarobidea zelako, baina gerrarako erabili ziren teknika modernoengatik eta lubakiak egiteko sistema berriei esker, esanguratsua izan da historia aldetik. Egin diren indusketetan aztarna ugari aurkitu dira.

SOMORROSTROKO GERRA

Noiz. Gaur, 19:00etan. Bihar, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Non. Muskizko Meatzari aretoan (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.