Neil Perch eta Ben Hamilton disko jartzaileek sound system gisa sortu zuten Zion Train, 1988. urtean. Bikote zena, ordea, hazi egin da denborarekin, arrakastak ongarrituta. Gaur egun, talde oso bat da, ia big band bat. Zion Trainen dub positiboa entzuteko aukera egongo da gaur lehen aldiz Euskal Herrian, Oñatin (Gipuzkoa), Gaztemaniak egitasmoaren barruan.
Ingalaterrako dubaren figura nagusia izan da taldea azken hamabost urteotan, eta, arrakastak arrakasta, kultura undergroundari loturik jarraitzen du. Musikaz harago, azpikulturako talde gisa funtzionatzen du: diskoak, nahasketak, aldizkariak eta CD ROMak plazaratzen dituzte etengabe. Besteak beste, Fermin Muguruzaren kanten remix-ak egin dituzte —Inkomunikazioa eta Hau dena—, eta Irun Lion Zion bilduman hartu zuten parte, Give me Good Sensi kantarekin.
Perch eta Hamiltonen arteko ika-mikak zatiketa eragin zuen taldean 2001. urte aldera. Egitasmoa bertan behera geratu beharrean, akuilua izan zen, taldea eraldatzeko. Perchek ia talde osoa aldatu zuen, eta Dave Hake tronpetariarekin zein Bigga tronboi jotzailearekin beste ukitu bat eman zion egitasmoari.
Dub Fiyah Tour bira egin berri dute Ameriketako Estatu Batuetan. Irungo Bad Sound System izango dute lagun gaur agertokian.
ZION TRAIN ETABAD SOUND SYSTEM
Noiz. Gaur, 22:30ean.
Non. Oñatiko Gaztelekuan.
Sound systema baino gehiago
Zion Train techno eta dub minimalen talde aitzindariak Euskal Herrian joko du gaur, lehen aldiz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu